XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zure eskualdeko mapea osotzen joateko jarri eizuz bertan ibaia eta ibai horrek zeharkatzen dituan herriak.

Atlasa kontsultatuz erantzun itaun honeei:
- Ibaiadarrik badauka? Zenbat ditu?
- Zelan deitzen jake?.

- Zure eskualdeko ibai horrek non isurtzen ditu bere urak?.

- Itsasoratzen bada, porturik badago itsasoratzen dan lekuan? Ze herritan?.

- Zertarako aprobetxatzen dira ibaiko urak?
- Ibaia kutsatuta dago?.

- Baiezko erantzunetan, nork eta zelan kutsatzen dau?
- Arrantzarik egiten da? Zer harrapatzen da?.

- Zeintzuk dira zure eskualdeko ibaiak? Atlasa begiratu eta hor azaltzen diranak luzerearen arabera sailkatu eizuz.

Etxean ere itaundu ea zeintzuk diran eskualdeko ibai eta errekak.

Urteerea:
Ibaia ezagutzea dagokigu orain.

Luzeegia bada, erreka baten azterketea egin daikezu.

Planoa hartu eizu eta ikusi non sortzen dan eta non amaitzen dan.

Eroan behar doguzan tresnak betikoak dira.

Argazki kamarea eroatea ere oso komenigarria litzateke.

Behatu eizu ondo inguru guztia eta ahal dan informaziorik zabalena batu.

Informazio guzti horrekin eta zeuek egindako marrazkiekin edo argazkiekin ere, taldeka batu eta gero, ibaiaren ibilgu osoa adieraziko dauan ormairudi bana egizue talde bakoitzak.

Benetan lan dotorea egin daikezue.

Gero talde guztien artean komentatu eizue bakoitzean azaltzen dana.

GAIAREN GEHIGARRIA
Urteera hau aprobetxatuz beste ekintza hau ere egin daikezu: Zure eskualdeko ibai edo errekako kutsadureari buruzko azterketea.

Informe hori osotzeko atal honeek landu beharko zeunkez:
- Ibaiaren goi-ibilgutik hasita zure herriraino dagozan lantegiak:
Ze motatakoak dira?
Zer isurtzen dabe ibaira?
Ze kopurutan?.

- Ibaiko uraz baliatzen diran lantegiak depuradorarik badabe?.

- Gizakiak sortzen dauan kutsadureaz ohartu: zabortegiak, hondakinak....

- Kutsadura maila neurtzeko bertako landara eta abereetaz ohartu zaitez:
Abere asko dago?
Ze motatakoak?.

Eta landarak?
Zelangoak dira?
Ugari dagoz?.

Ibai ertzak zelan dagoz?
Ur gardenak dira?.

Ibaiko ura ere jaso daikezu eta KUXKUX 3n, 7. gaian azaltzen diran esperientziak egin.